Iturria: AME C/5/II/2/1

Data: 1470-1545

Azalpena:
Errenteria eta Oiartzunen arteko auzia, bi aldeetako lekukoen testigantzei buruzko informazio askorekin, Errenteriako basozainek Abendaņo mendian Oiartzungo zenbait herritarrei ahuntzak bahitu ondoren Oiartzungo Ermandadeko Alkateak, arkabuz, lantza, ezpata eta sastakaiez armatutako herritarren patruilaren buru eginik, basozain horiek atxilotu eta ahuntzak berreskuratu izanagatik (1544ko urtarrila); Probintziako Batzarrak 1526an iritsitako akordioak, Oiartzungo Ermandadeko Alkatearen karguko jurisdikzioak zehazteko; Errenteriako Udalak 1542an Alzate eta Urtubiako jaunari Errenteriako Isturizaga eta Hondarribiako eta Oiartzungo Avendaņo eta Garitoyana eta Perubelz-oyana izeneko lur-eremuak urrezko 640 dukaten truke erosi izanaren eskrituraren kopia; Errege Betearazlea, Errenteria eta Oiartzunen arteko auziari buruzkoa, 1520an Villafranca-ko Probintziako Batzarrean sortutako Oiartzungo Ermandadeko Alkatearen figura berresten duena, eta Bailararen alde Madrilen igorritakoa, 1540ko urtarrilaren 29an; Probintziako mandatariek Hondarribia eta Errenteriako mugapeen banaketari buruz 1470ean emandako arbitrajeko laudoaren lekualdaketa, Hondarribian 1489ko martxoaren 7an erregistratua; lehenengo auziari buruzko hainbat idazki; Errege Gutuna, Oiartzungo Udaleko ofizialen sorrera eta basozainen betebeharrak zehazteko Ordenantza berriak onartzen dituena, 1536 abenduaren 2an Valladoliden emandakoa; Oiartzungo hirurogeita hamar etxebizitzei su-egurra izateko eskubidea ematen dien Errege Gutunaren kopia (...) Beste hainbat idazki eta Korregidorearen epaia, Oiartzungo Ermandadeko Alkatea eta beste herritar bat Bailaratik deserriratzeko aginduz