Iturria: AME E/4/III/1/1
Data: 1512
Azalpena:
Hamarrenak. Tresna publikoa, Palazio Apostoliko Sainduko Auditore Aquiles de Grasis jaunak sinatutakoa, emandako epaiaren bitartez lortutako eskubideak argudiatuz Errenteriako Hiribilduko herritarrek euren hamarrenak kentzen zizkieten Oiartzungo San Esteban Elizako Bikario eta Onuradunen aurka sustatutako autoei buruzkoa; eta auzia aztertzeko Aita Sainduak emandako oniritziarekin, aurreko epaian eraginik izan gabe, auzi-iheslari izendatu da Oiartzungo prokuradore Juan de Aliaga jauna, auzian agertu ez izanagatik, eta agindu da kausa behar bezala auziperatzeko beharrezkoak diren gaiari buruzko gutunak, pribilegioak, aktak eta bestelako tresnak aurkeztea; hala ez egitekotan, zentsura gogorrak ezarriko dira. Erroman datatua, 1504ko azaroaren 13an, Julio II. Aita Sainduaren aginteko lehen urtean. Aipatutako dokumentua, baimendutako koppia bat da. Oiartzungo Lartaungo San Esteban elizako eta Errenteriako Jasokundeko Andre Mariaren elizako elizarteak banatzea, eta jabetzei buruzko akta, Errenteriako elizaren Bikario Ochoa de Maynariacelay jaunak egindakoa. Bi herri mugakide horietako elizarteen artean zegoen mendekotasun-harremanak eragin zituen haserrealdiei amaiera eman zien dokumentu pontifikala Leon X. Aita Sainduak Erroman 1512ko apirilaren 16an sinatutakoa da. Artxibatutako kopiarekin batera doaz beste hainbat zati (...)