Iturria: AME C/5/I/1/3

Azalpena:
Donostia, Errenteria eta Oiartzunen arteko auzia, portuko karga eta deskarga-lanen ingurukoa, eta batetik Astigarragako Murgiako Andre Maria elizan 1478ko irailaren 10ean Donostia eta Oiartzunen artean bake eta adostasuna iritsi izanaren eskrituraren kopia ageri da; bestetik, 1477an probintziak erregeari bidalitako idatzia, portuko gaien ondorioz aipatu herrietan gertatu diren altxamenduen berri ematen duena, altxamendu horiek Probintzia osoa hunkitu baitzuten, izan ere, bertako armadunez gain atzerrikoek ere parte hartu baitzuten, eta Gipuzkoako ehun buruzagi baino gehiago hil zirenez, bahituak hartu behar izan zituen probintziak, epaileak izendatu eta Salamancatik bi letradun ekarri, eztabaidari bukaera eman ziezaioten. Hori guztia kontuan hartuta, Errege Katolikoei eskatu zitzaien haiek emandako epaia errespetarazi zezaten, prestatzen ari ziren borroka berriak ekiditeko; Erregeak igorritako Errege Gutuna, epaileen epaia errespetatzeko aginduz, apelazio berriak, ahalordeak, etab., 1477-1548.