Iturria: AME C/5/I/5/8

Data: 1805

Azalpena:
Vargas Ponce. Joseph Vargas Ponce jauna Probintzia honetako Artxiboak aztertzeko mandatari izendatzen duen Errege Agindua, San Ildefonso-n luzatutakoa 1800eko abuztuaren 10ean, garai bateko ontzidien gaia ikertzeko, eta hartarako behar dituen baliabide guztiak eskaintzeko agintzen du; Vargas-ek Errenteriako Hiribilduari bidalitako esker onezko gutuna, 1805eko ekainaren 1eko Errege Aginduaren ondoren Pasaiako portue merkataritza librerako ireki ondoren eta Pasajes de San Pedro de San Sebastián-eri bi Pasajes-ekin hiribildu bakarra egiteko agindua (1805eko ekainaren 20koa) eman ondoren Udalaren izenean jaso zuen ordezkarien bisitagatik; Errege Agindua: Errenteria eta Pasaiako Udalek Vargas-en soldatakoak diren hamar dukatak ordaindu ditzaten agintzen duena (uztailak 6koa); Errenteriak onartu izana eta ordaindutako kopuruen ordainagiriak; sindurarik gabeko gutuna, dirudienez Vargas-ek Errenteriako Alkate José Manuel de Gamón doktoreari idatzitakoa (1806ko urriaren 18an); planoaren eta ordainagiriaren kopiak eskatuz Pasaiak idatzitako gutuna; gauza bera Urania baporeko Batzorde Hidrografikoarentzat kopia eskatuz. 1800-1899. Pasaiaren jurisdikzio berria seinaleztatzeko auto eta planoa, Vargas Ponce-k 1805eko abuztuaren 29an egindakoa...