Iturria: AME C/5/II/11/1
Data: 1560
Azalpena:
Hiribildu honetan kokatutako Lonjaren inguruan Oiartzun eta Errenteriaren arteko liskarra, Errenteriaren antzera Lonja bat ezartzeko baimena eskatuz Oiartzunek igorritako idazkia biltzen du; bere Prokuradorearen ahalordea, Errenteriaren erantzuna eta ahalordea (1-17 bitarteko folioak); kasuaren aurrekariak biltzen dituen Errege Katolikoen arbitrajeko laudoaren kopia (17-41 bitartean) eta 1491ko eskrituraren kapituluak (42-50); Errenteriak aurkeztutako Pribilegioa eta Hiribilduko idazkiak (50-80); bistako epaia, 1533 (81); bista berriaren idem (105); bigarren erregutzea, 1560. urtea (202), urte horretan Errege Betearazlea eman zenekoa. Oiartzunek Korregidoreari bidalitako eskaera, Errege Zedula Betearazlea betez Lonja erdiaren jabetza eman zekion; erreklamazio berriak eta epai berriak (202-224); Lonjaren fundazioko 1497ko Pribilegioaren kopia, eta Donostian kobratzen ziren zerga-eskubideak eta hemen ezarritakoak (229-235); eskubideak...