burua

A. ibilbidea

Aizpitarteko kobazuloak + Langagorriko zista

Perurena tabernaren ezkerraldetik igarotzen den errepidea hartu behar duzue. Hasieran espaloia dago, baina gero bide bazterretik joan behar da, kontuz, beraz. Bidean bi kilometro aurrera jarraitu eta eskuinera, belaze batean, Langagorriko zista ikusiko duzu.

Handik aurrera egin, eta berehala Igoin- Akola multzoko zenbait trikuharri iragartzen duen panela topatuko duzu, bide bazterrean ezkerretara. Bertatik, beherantz abiatzen den bidea hartzen baduzue mendian gora barreiatuta dauden trikuharriak aurkituko dituzue, eta handik Igoin- Akola multzora iritsiko zarete.

Trikuharriak ongi seinaleztatuta daude, baina Ibilbidea luzea eta aldapatsua izan liteke adin horretako haurrentzat.

Errepideari jarraitzeko aukera egiten baduzue, Listorretako atsedenlekua igaro ondoren, Barrengoloia atsedenlekura iritsiko zarete. Hortik aurrera, PR-GI 86 (haitzuloak) ibilbidetik abiatu markesina batera iritsi arte. Bertatik, Aizpitarteko haitzuloetara igotzen den ezkerreko bidea hartu behar duzue. Ikusten duzuenez, atsedenleku horietan aukera izango duzu ikasleekin bazkaltzeko. Iturriak badaude. Autobusa atsedenleku horietaraino iristen da.