C. Ibilbidea |
Berrozpin + aitzetako txabala + txoritokietako zutarria + langagorriko zista + aizpitarteko kobazuloak Aurretik proposatutako bi ibilbideak egin litezke egunpasa ibilbide bakarrean. Txoritokietako zutarria ikusi ondoren, utzi duzun Floreaga bidera itzuli behar duzu. Baserrira heltzen zarenean, porlanezko bidea jarraituz Perurenako bidera jaitsiko zara. Bidea arrasto zuri eta horiz adierazita dago. Zati hori errepidez egin behar da, ez da luzea baina bide bazterretik erne joan behar da. Han, zubia pasa eta Perurenako tabernara iritsiko zarete. Hortik aurrera B. Ibilbidean proposatutako bidea jarraitzea besterik ez duzue. Izan kontuan ibilbide honen hainbat zati errepidean zehar egin beharko dituzuela. Bestalde, haurrak ez badaude ohituta ibiltzera ibilbidea luze xamarra gerta dakieke. Alde horiek guztiak baloratu beharko dituzue abiatu aurretik. |