burua

D. Ibilbidea

Arditurri meazuloak +luberri geologia ikasgela

Oiartzun aldera doan Arditurriko bidegorriaren azken zatian Arditurriko meategiak daude.

Ibilbide laua den arren, herritik oinez egiteko luze xamarra izan liteke. Hainbat aukera egin ditzakezue: autobusez joan bidegorriak duen sarrera guneetakoren batera: Ugaldetxo, Altzibar, edo Ergoien.

Edo autobusez joan zintezkete Arditurriko sarreraraino eta handik bidegorria hartu. Aukera hori eginez gero, bidegorriaren azkeneko zatia ezagutu ahal izango duzue, hainbat tunel dituena, alegia.

Bestela, Interpretazio zentrotik gertu autobusentzat aparkalekua dago. Interpretazio zentrotik bertatik galerietarako bisita antolatzen da. Inguruan parkea dago, mahai eta aulkiekin. Badaude iturria eta komunak ere.

Eguraldiak laguntzen badu, haurrak errekan ibil daitezke, ez du ia sakonerarik inguru horretan.

Ergoieneraino bueltatzen bazara, han Pagoa industrialdean, Luberri geologia ikasgela aurkituko duzue. Bisitak antolatzen dituzte eta badituzte materialak eta fitxa didaktikoak gaia lantzeko.

Inguru horrek ez du eskaintzen aukera handirik haurrekin han egoteko, beraz, hantxe amai liteke ibilbidea.

Bi lekuetan sarrera ordaindu behar da. Kontsultatu taldeentzako eskaintzak haien web guneetan.