Azpitarteko kobazuloak |
Aizpitarteko kobazuloak bost leizez osaturik daude. Leize handienak III. eta IV. dira. Milaka urte dira kobak ezagutzen direla, Araban, Gipuzkoan, Bizkaian eta Nafarroan aurkitutako lehen aztarnategi paleolitikoa da, eta gainera, Kantauri osoko garrantzitsuenetakoa. Aizpitarteko zenbait koba paleolito garaiko ehiztarien bizileku izan ziren, duela 35.000 urte gutxi gorabehera. Udal jabetzakoak diren koba horiek, XX. mendearen hasieran txanpiñoi ustiaketa egiteko alokatu ziren. Horrek asko baldintzatu ditu gaur egun ere egiten ari diren indusketak. Kobazuloetan aurkitu diren objektuak hauek dira, besteak beste: maskorrak, animalien hezurrak, jendeak eginiko bi lerro horzduneko bost arpoi, gezien dozena bat punta, gaizki tailatutako hainbat silex, brontzezko objektuak eta abar. |