burua

Arditurriko meategiak

Meategiko lana 1986an utzi zuten bertan behera, hogei mendeko historia zuen meatzeen erauzketak, eta, oraindik ere, ikusgai daude bertako azpiegitura batzuk. Erromatarrek, I. mendean, galena zilarduna erauzten zuten handik, eta horretarako galeria sare zabala sortu zuten. Galeria sare hori mendeen joan-etorrian aldatuz joan den arren, egun bi kilometro baino gehiago dituzten erromatarren galeriak ikus daitezke.

Juan Guillermo Thalacker Ingeniariak 1804an Arditurriko meatzeak bisitatu ostean hurrengoa esan zuen: “Laurehun gizonek berrehun urtez ez lituzkete meazulo horiek guztiak zulatuko”.

Adierazpen hori lagungarri izan dakiguke Arditurriko meategiaren tamainaz eta berezitasunaz jabetzeko.

Bi mila urtez baino gehiagoz, ia etengabe, ustiaturiko Iberiar penintsulako meatze bakanetarikoa da Arditurri.