La esmalterÃa guipuzcoana: esmalteztutako ontziak |
Lantegi honek “La Esmalteria Guipuzcoana” zuen izena eta 1925ean sortu zen. Esmalterian, esmalteztatutako ontziak egiten zituzten. Langileen artean gehiengoa emakumeak ziren: 70 emakumezko eta 30 gizonezko baitzeuden. 1975ean, berriz, 66 langile ari ziren oraindik lanean. Gaur egun, haren lekuan Esmalteria plaza izenez ezaguna den plaza eta etxebizitzak daude. Lantegia handitu behar izan zuten 1930ean, eta egun Reina aretoa dagoen lekutik hurbil zegoen Pekingo garbilekua bota zuten horretarako. Joan den mendeko 80ko hamarkadan oraindik lanean ari zen lantegia. Urtero, lantegian aritutako langileek bazkaria egiten dute. Lehen urtean bazkarira joan ziren guztiak emakumeak izan ziren, 100 lagunetik gora. Garaiko kronikek diotenez, ez zuten nahi izan gizonik edo senarrik etor zedin. Gizonak ez etortzearen alde gehien saiatu zirenak, hain zuzen, ezkondutako emakumeak izan ziren. Maria Lezo kaleko alde oso bat hartzen zuen lantegiaren aurrealdeak. Lantegi hori, 1994an eraitsi zuten. Ondoren, zenbait urtez, aparkalekua izan zen eremu hori. Azkenik, 115 etxebizitza eraiki zituzten, eta Koldo Mitxelena izena eman zitzaion erdigunean egin zuten plazari. Lantegian egiten zuten lanaz eta langileek zituzten lan baldintzaz gehiago jakin nahi baduzu entzun Ahotsak.com-en Rufino Arbelaitz Sarasolak emandako azalpenak. - Soldata eskasa: http://www.ahotsak.com/oiartzun/pasarteak/oia-039-004/ |