Musikaria, kantu irakaslea, koru zuzendaria eta organu jolea izan zen. Santa Klara kaleko 19an jaio zen, 1895eko irailaren 17an. Familia aberatsekoa zen.
Apaiz ikasketak egin zituen, eta hasieratik musikarekiko zuen zaletasuna agerian utzi zuen. 17 urte besterik ez zituela, Euzkadiko Orfeoia herrian aurkeztu zenean, jada koruen esparruan agertu zen. Apaizgai zela, bere gain hartu zuen koru baten zuzendaritza. Garai horretan, familiatik zetozkion osasun arazo larriak izan zituen.
1933an egin zen apaiz, eta urte horretan bertan, gaitasun azterketa bat gainditu ondoren, parrokiko organo jole izendatu zuten.
1936ko gerran ihes egin behar izan zuen, eta erbestean Capbretonen bizitu zen harik eta 1940ean etxera itzuli zen arte. Urte batzuk itxaron behar izan zituen berriro parrokiko zuzendaritza musikalaz arduratzeko.
Urtetan burutu zuen lan eskergari esker, tiple harrobi paregabea osatu zuelako nabarmendu zen. Tiple horiek, haur kantari horiek, gerora, tenore, baritono eta baxu bilakatu ziren.
Oarso izeneko zortzikotea prestatzeari ekin zion, eta zuzendari ere izan zen. Era berean, tipleei solfeo ikaskizun aberatsak eman zizkien, gerora kantari harrobi ugaria sortzeko balio izan zutenak.
1951n hil zen. Urte bete beranduago, Jubaola zortzikotea sortu zuten bere ikasleek. Izena, bere izen-abizenaren lehen letrekin osatu zuten.
1974an, Agustinetako bidean dagoen Olaizola-enea etxean –urte askotan bere bizilekua izan zen– marmolezko plaka bat jarri zuten. Horrela dio: “ Olaizola tar Juan Bautistari bere txori abeslariak. A su gran maestro los pequeños cantores. Primer Festival Provincial Interescolar de coros infantiles. 12 de mayo de 1974”.
Koadernoko marrazkian, bere etxea 3 zenbakia duena da. |