burua

JUAN LUIS LANDA HERNANDEZ

1965eko abuztuaren 7an jaio zen. Kimika metalurgikoa ikasi ondoren, 1984an, profesional gisa hasi zen lanean ilustrazioaren esparruan.

Urte hauetan guztietan egin dituen lanen artean daude: Kalabaza tripontzia filman parte hartu zuen (1984), Gure Herriaren historia-Gabai (Lur, 1986), Ignacio de Loyola (Lur), Vascos ilustres-Gabai (Lur), Euskal Herriko legendak (Erein, 2002), Sorginak (Erein, 2006) eta Nur bilduma, besteak beste.

1992an eta 1993an Egin egunkariko Euskal Flash umore orrialdeak marraztu zituen.

El ciclo de Irati (Glenat) eta El Fuerte (Norma) albumak frantsesera, alemanera eta italierara itzuli dira, eta haiek izan dira Europan egiten duen lanaren abiapuntua.

Bere lana hainbat aldiz izan da saritua. Besteen artean, Nafarroako Ikastolen Gazte eta Haur literatura saria jaso zuen 2009, 2010 eta 2011an.

Azkenaldi honetan, azpimarragarriak dira ilustrazio historiko eta etnografikoaren gaineko haren lanak .

Aipatu, HERRIA EZAGUTZEN egitasmoko ilustratzailea eta lankidea izan dela, harenak direlarik koadernoetako ilustrazio gehienak.

http://www.estudiolanda.com/