burua

Fabril lanera: Artilea

Lantegi horren izena “Fabril Lanera” zen eta 1889an sortu zen Pekingo errota zaharraren gainean. Lanera artile lantegia zen. L

antegi horrek ekoizten zuen produktu nagusiena “Baionako txalekoa” izenekoa zen. Artilea gordinik jaso eta produktua ekoiztu bitarteko eskulangintza prozesua osoa bertan egiten zen.

1901ean, 66 emakumek eta 55 gizonek lan egiten zuten lantegi horretan.

1920an, bi hilabeteko greba luze eta gogorra egin zuten lan baldintza hobeagoen eta kaleratu zuten emakume lankide baten alde.

Lantegiak bazuen artileei kolorea emateko tindategia. Han, likido pozoitsuekin lan egiten zuten. Horregatik, uholdeak izan zirenean, herritarrek errespetuz begiratzen zioten tindategiari, urek hango likido pozointsuak herrian barrena sakabanatuko zituzten beldurrez.

Jende ezagunak lan egin zuen lantegian, Juan Zabaleta bertsolariak, esaterako. Gazterik hil zen, 1950ean, lantegian erabilitako tinta toxikoek barrunbeak erreta, seguruenik.

Lantegia egon zen lekuan etxebizitzak eraiki dituzte. Haren oroigarri adreiluzko tximinia ikusgarria soilik geratzen delarik.