Langagorriko zista |
Burdin aroko monolito ikusgarria da. Ehorzketak egiteko erabiltzen zuten.
Zutik dagoen monolito edo zutarri hori, harlauza formakoa da. Lur gainean 1.20 m altuera du, eta 1.60 eta 0.90 tarteko zabalera. Mendebaldeko aurpegiaren erdian gurutzea du. Gurutzearen ertz bakoitzak triangelu bat du, azpikoan izanik ezik, hor falta baitzaio.
Esaten dutenez, zista horren azpian lepoko aleak, eta urrezko eskumuturrekoak aurkitu zituzten.
Gaur egun monumentua ia etzanik agertzen da. Inguruko baserrikoek diotenez, beste garai batean, antza, monolitoa zutik zegoen. Haren oinarriaren ondoan hazi zen zuhaitz baten sustraiek okertu zuten arte. Konturatu zirenean zuhaitza bota egin zuten.
|