Luberri ikasgune geologikoa |
Luberri Ikasgune Geologikoak Oiartzun haraneko, Oarsoaldeko eta Aiako Harriko ondasun geologiko nahiz paleontologiko oparoak erakusten ditu. Horrez gain, Euskal Herriko historia geologikoaren berri eskaintzen du, euskal lurren azken 1.000 milioi urteen historia, hain zuzen. Museoak hainbat areto, gaikako gune eta beirazko 40 arasa dauzka. Horietan guztietan, Oiartzun haranean eta euskal lurraldeetako bazter askotan hartutako arroka, mineral, fosil eta gai geologiko ugari daude ikusgai, eta haien inguruko sorrerari, ezaugarri nagusi eta agertokiei buruzko argibideak eskaintzen dira horma-irudietan. Gainera, hainbat jarduera eskaintzen dituzte ikasleekin egin ahal izateko eta laborategian lan egiteko aukera dago. Bisitak antolatzen dituzte eta badituzte materiala eta fitxa didaktikoak gaia lantzeko |