burua

Victorio Luzuriaga

Lantegi hori, lehenago “Fundición de Aceros Arrieta” izan zen. Geroagoa, berriz, “Fundición de Aceros Orueta” bihurtu zen. Garaiko lantegi handiak hornitzeko sortu zen, beste hainbat lantegi txiki eta tailerren antzera.

Garai harta, altzairuzko barrak egiten zituzten eta moldatutako piezak galdatzen zituzten. Herrian baziren beste galdategi batzuk, “Fundiciones Marqueze” esaterako; bertan, Kontxako baranda famatua egin zuten.

Ondoren, joan den mendeko 50eko hamarkadan, Victorio Luzuriagak erosi zuen eta izen hori bera ipini zion lantegiari: gaur Ertzaintza kuartela dagoen lekuan zegoen.

Lantegi horretan, burdin minerala urtu eta zepa eta burdina bereizten zuten labeetan. Ondoren, burdinarekin xaflak egiten zituzten, burdina hainbat modutan erabili ahal izateko.

1975ean Victorio Luzuriaga S.A.k 69 langile zituen.