Maixarko txabola |
Añarbeko parkean gisa horretako hainbat txabola daude. Malbazarren ere bada beste bat, Malbazarreko txabola. Haien funtzioa, mendian dabilen jendeari aterpea eskaintzea da. Hala ere, jendearen utzikeriaren eta zabarkeriaren ondorioz, gehienak, oso egoera kaxkarrean daude. Orain, eta jendearen utzikeriaren ondorioz, aterpeak dituzten itxiturak egitea lehenetsi da. Hala, garbiago mantentzen dira. Mendian gaua eman behar dutenek, aterpea izango dute, eta nahiz eta txabolak ez izan, ez izan beldurrik, lo zaku bat nahikoa izango da-eta gure mendietan gauez izaten diren tenperaturei aurre egiteko! Maixarreko txabola harrizkoa eta dotorea da. Seguruenik egoera nahiko onean topatuko duzue. Han barruan dauden elementuak behatuko ditugu: beheko sua, mahaia, zartagia eta ontziak garbitzeko produktuak. Baita erratza eta hondarrak biltzeko pala. Behaketa horren ondoren, topatu dituzten elementuak kontuan izanik, ikasleei eska diezaiekegu txabola horretan zer egin litekeen, zer zerbitzu eskain diezagukeen eta nola erabili beharko litzatekeen adieraziz hipotesiak egiteko. Maixarko txabolatik atzera Añarbera jaisten den bidea hartu beharko duzue segidan. Handik behera jarraitzea proposatzen dizuegu. Dagoeneko nekaturik bazaudete atzera bidean gora hartu eta Malbazarreko gainera eramango zaituzte bideak. Komeni da, hala ere, bidean topatzen duzuen hariztiren batean saihestu duzuen helmugan egiteko proposatzen dizuegun behaketa egitea. Aurrera jarraitzeko hautua egiten baduzue, handik oinez 10 bat minutura aurkituko duzue ezagutu nahi dugun partzela, bidean eskuinera. Erraz bereiziko duzue, itxitura baten barruan baitago |