1949ko ekainaren 5ean jaio zen.
Filosofiako ikasketak egin zituen Parisen. Ondoren, hainbat urtez irakasle izan zen Zarauzko eta Lasarteko ikastoletan. Egun, Literaturaren Didaktikako irakasle da Donostiako Irakasle-Eskolan.
Euskal Herriko hainbat aldizkari eta egunkaritan kolaborazioak egiteaz gain, bere emaririk nagusiena Haur eta Gazte literaturan kokatzen da, dagoeneko 24 titulu argitaratu dituelarik.
Lan horietako batzuk katalanera, galizierara, gaztelaniara, ingelesera, frantsesera, grekora eta abarrera itzuli dira.
Sari ugari jaso ditu. Haien artean, Lizardi Saria, 1982an, Txan Fantasma ipuinarengatik; Haur eta Gazte literaturako Euskadi Saria, 1991n, Alex ipuinarengatik; A.M. Labaien Narrazio Saria, 2002an, Krokodiloa ohe azpian narrazioagatik; eta, Haur eta Gazte Literaturako Espainiako Sari Nazionala, 2003an, Un cocodrilo bajo la cama liburuagatik, besteak beste.
Jakiunde-Euskal Herriko Zientzia, Arte eta Letren Akademiako kide da.
2004an Donostiako Udalak emandako Hiritar Merezimenduzko Domina eta Errenteria Hiriko Domina lortu zituen.
Aldi berean, nobela autobiografikoa argitaratu du, La fiesta en la habitación de al lado, Erein, 2007.
Gaur egun, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak Mariasun Landa Saria banatzen du urtero.
http://www.mariasunlanda.net/documents/hasi_eus.html
http://zubitegia.armiarma.com/?i=218 |