burua

Niessen SA: Tresna elektriko txikiak

Niessen lantegia Guillermo Niessen alemaniarrak sortu zuen XIX. mendearen bigarren erdian. Niessenen tresna elektriko txikiak egiten zituzten.

Niesseneko orubeak, beste hainbat lantegitako orubeen gisan, herriko gune onenetakoa hartzen zuen.

Gaur egun, orube horretan, Niessen merkataritza-gunea, Niessen Zinemak aretoa, Xenpelar Kulturgunea, Udal azoka eta Xabier Olaskoagari eskainitako plaza eraiki dira.

Inguruak izan duen iragan industrialaren lekuko mutu, plazan eraiki zuten adreiluzko tximinia gorria gelditu da.

Hura, ordea, ez da Niessen lantegiak zuen jatorrizko tximinia. Izan ere, hura 2004an eraitsi zuten. Egun plazan ikus dezakegunak sekula ez du kerik jaurti, apaingarri gisa eraikia baita.

Niesseneko orubearen azpitik Lanternetako errekaren urak igarotzen dira.