burua

La Ibérica, Olibet: Gaileta fabrika

Lantegi hori gaur egun Olibet auzoa dagoen leku berean zegoen. Lantegiak eman zion, beraz, izena auzoari.

“La Iberica, Gran Manufactura Española de Bizcochos y Galletas Olibet SA”, hori zen bere benetako izena, 1886an eraiki zuten Ugarritza auzoan. Enpresa horrek, ordurako, bazituen beste lantegi batzuk Parisen, Bordelen eta Lyonen. Lau lantegi horietan, Olibet elkarteak 20.000 bizkotxo eta galleta ekoizten zituen egunero.

XX. mendearen hasieran, herriko industria garrantzitsuenetakoen artean zegoen. 1903an, Papelera, Fabrika Handia eta Olibeten artean 1.0

Lantegia handituz joan zen: 1903an 89 langile zituen eta 1915ean 154 zituen.

Garai hartan, ohitura bilakatu zen Donostiarrentzat eta han izaten ziren udatiarrentzat uda arratsaldetan herrira tranbiaz etorri, patata soufflé ezagunak jan, itzalean txokolatea hartu, lasai giroan hizketalditxoa izan, Olibet galleta zorro pare bat erosi eta tranbiaz atzera Donostiara itzultzea.

Lantegia galletak eta bizkotxoak ekoizten ari zenean, haien usain gozoa zabaltzen zen herrian.

Geroago, herritar askok erosten zituzten paperezko zorroetan puskatuta edo itxuroso irten ez ziren galletak erdi prezioan.

Lantegi horretatik eta galleta haien ekoizpenetik datorkigu herritarroi gaileteroak goitizena.

70eko hamarkada arte aritu zen lanean. Hamarkada hartan bertan, etorkinen oldar izugarriari aurre egiteko, gaur ezagutzen ditugun zementuzko dorre tzarrak eraiki zituzten.