Pagadia |
Bidea utzi eta pagadian sartu beharko duzue. Kontuz ibiltzeko eskatuko diegu, pagadi hori lau samarra izanik ere, paraje horiek nahikoa malkartsuak baitira. Pagoek eratutako estalpe ilunak, lurra orbelez estalita izatea du ondorio, ez dira, hortaz, animalia eta landaredia aniztasun handiak topatzeko leku aproposenak. Haatik, hain estimatuak diren gibelurdinak biltzeko inguru ezin hobeak ditugu. Pagoak behatzeko eskatuko diegu, haien enborrak, dituzten zuloak, adin desberdinetako pagoak ote dauden, hildako pagoak eta abar. Aurkitutako animaliak eta landareak koadernoan apuntatzeko eskatuko diegu. Buelta bat eman ondoren, utzitako bidea hartuko dugu berriro. Pagadiko sarreraren ia parean, bidetik irteten den bidexka bat ikusiko duzue, eskuinera. Nahi izanez gero, pagaditik irteterakoan ikasleei esan diezaiekezuegu hurrengo helmuga harrizko txabola bat dela eta erne joateko ea nork topatzen duen. Estrategia ona izan liteke, bidea ez baitago markaturik eta ziur haiek erraz topatuko dutela. Bidexkatik aurrera eginez Maixarko txabola aurkituko duzue berehala. Maixarreko bidexka behatzeko esan diezaiekezue, nahikoa erraza baita han basurde eta beste hainbat animaliaren oinatzak topatzea. |