Paisa: Plastikozko piezak |
Paisa lantegia 1951ko amaieran sortu zen. Autoentzako plastikozko piezak egiten zituzten. Lantegia 1975 arte aritu zen lanean. 1981ean, Oreretako Hirigintza Koordinakundeak eginiko lan mardulari esker, Udalak erabakia hartu zuen Paisako orubea plaza bat egiteko. Horri esker, gaur egun bertan dago Musika plaza. Lantegiak bere ekoizpenean amiantoa erabili zuen. Horrek egin zuen ezaguna. Izan ere, bertan aritutako hainbat langile amiantoaren eraginez garatutako minbiziaren ondorioz hil baitira. Paisan ez ziren, ordea, langileak soilik kutsatu. Kalera ematen zuen haizagailua zuen lantegiko hautsak eta zikinkeriak kanpora ateratzeko. Haiekin batera amiantoa ere barreiatu zuen inguruan. Lantegiaren aurrez aurre bizi zen emakume bat ere hil zen, kutsadura horren ondorioz. Beren semeek gai horren gaineko dokumentala egin zuten 2010ean: Musika plaza: amiantoaren istorioak izenekoa. |