burua

La papelera vasco-belga, papelera: papera

Lantegi hau, berriz, gaur egun Papresa dagoen lekuan bertan zegoen. Hala ere, hasiera hartan, gaur ezagutzen duguna baino txikiagoa zen.

1890ean sortu zen “La Papelera Vasco-Belga” izenarekin. 1912an, eraiki zuten hormigoizko eraikina oso miretsia izan zen garai hartan.

Garrantzi handiko lantegia izan da betidanik, eta herriko ekonomian pisu handia izan du. Herritar askok lan egiten zuten bertan.

1903an 175 langile izatetik, 1915ean 286 izatera iritsi zen; 1981ean, berriz, 500 langile zituen. 1994an, ordea, langileak 284 ziren.

1901ean 3.900 tona paper ekoiztu zituen, eta 1913an 12.500 tona inguru ekoiztu zituen.

Ekoizpen gehiegizkoak, besteak beste, 1920an eta 1921ean krisia eragin zuen Europan. Ehungintza eta papergintza izan ziren kaltetuenak. Papelerak, esaterako, astean zenbait egunez gelditzen zituen bere lantegiak eta horrek langileen diru-sarrerak asko gutxitzea ekarri zuen. Era berean, langabezia handitu zen, era berean, eta horrek ahuldu egin zituen langileen eskabideak; izan ere, langileak aski zuten beren lanpostuei eustearekin. Krisialdia laster amaitu bazen ere ohiko lan-erritmora itzulita, lanpostuen ezegonkortasunak eta langileen erosmen ahalmenak berdin jarraitu zuten.

Pizgarri bikaina izan zen hori industriagintza guztia sendotzeko. Urte gutxiren buruan prezio eta etekinak laukoiztu zituen. Papelerak, esaterako, lantegi berria inauguratu zuen, Manta fabrika berri eta modernoa, gaur egun Gernika plaza dagoen lekuan.

1969an “El Elefante” komuneko papera egiten zuelako egin zen famatu. Garai hartan, komuneko paper bakarra zen.

Urte askotan ibaia zikindu zuen eta haren kiratsa zabaltzen zen herri guztian.

Urteen joanean Papelerak bere instalazioak handitu egin ditu. Gaur egun, paper orea eta papera egiten ditu, bereziki: telefono gida, “listina”, egiteko papera, besteak beste.