burua

G. Echeverria CIA SA, Pekin: Torlojuak

Lantegi honek, bere hastapenetan, “Fabrica Electrotecnica Euzkaria” zuen izena, eta 1924an sortu zen. Bere azken urteetan “Gecotor” izenez ezagutzen zen. Hasieran, 70 lagunek lan egiten zuten bertan. Hala ere, Pekin izenaz ezaguna zen herrian, Pekin errekaren ondoan eraiki baitzen.

Lehenik elektrotekniako tresnak egiten zituzten, eta geroago torlojuak egiten hasi ziren.

1981ean, lantegiak 398 langile zituen. Urte batzuk geroago, 1994an, hain juxtu, 119 zituen.

Urteekin, herriko erdialdetik Zamalbidera zihoan bidearen bi aldeetara eraiki zen lantegia. Alde batetik bestera igarotzeko, errepidearen gainean zubi moduko bat zegoen.

Lantegia itxi zutenean hainbat erabilera izan zituen. Esaterako, joan den mendearen 90eko hamarkadan bertan egon zen herriko gaztetxea.

Udaltzainek ere han izan zuten beren egoitza gaur egun dauden Masti-Loidi poligonora joan aurretik.

Duela urte batzuk, haren lekuan, etxeak eraiki zituzten.