Amaren aldeko familia Lekeitiokoa da, baina Beraun auzoan bizi zirela, euskara galdu zuen.
17 urte zituela, euskara ikasi zuen herriko AEK-ko euskaltegian lehenengo eta Ondarroako barnetegian geroago. Euskal kantari eta musikari da. 1990eko hamarkadan, 17 urte zituela, Kashbad herriko musika taldeko kantaria izateagatik izan zen famatua. Ondoren, Negu Gorriak, Joxe Ripiau eta Flitter taldeekin aritu zen.
Fermin Muguruzarekin abestu du haren kontzertuetan eta diskoetan, gainera, lauzpabost bira egin zituen harekin munduan zehar.
Bere bakarkako lanak hauexek dira: Onna, 2002; Duna, 2005; eta Sorkun & Vice Presidentes, 2008.
http://www.myspace.com/sorkun
Abestien letrak: http://eu.musikazblai.com/sorkun/ |