Txoritokietako zutarria |
Txoritokietako inguruan Txoritokieta izeneko estazio megalitikoa aurkitu zen 1962an.
Itsasoko mailatik 275 metrora dago estazioa, hortaz, Gipuzkoan altura baxuenean dagoen estazioa da.
Estazio hori osatzen du, hainbat trikuharriz gain, Txoritokietako zutarriak.
Antzinatik, zutarri hori, Astigarragarekiko mugarri gisa erabili da, eta Mugarriaundi izenaz ezagutzen da. Burdin Arokoa da (900-300 K.a.) eta bere garaiera 1,95 metrokoa da. Haren aurpegi batean gurutze greko bat du grabaturik eta bestean 0 bat. |