BA AL ZENEKIEN? > Fanderia

Gaur egun Fanderiako auzoa eta kirol instalazioak dauden eremu horrek garrantzi arkeologiko-etnografiko handia izan du historian zehar. Haren guztiaren lekuko errota eta ubideak besterik ez da gelditzen.

Ezagutzen den udal mailako lehen planoan, 1748koa, eremu hori Olalde gisa izendatzen da. Gainera, Aragorriola, Errenteriola, eta Gabiriola gisa ere ezagutua izan da. Antzina, itsasontziak bertaraino iristen omen ziren eta han zegoen Errenteria, errenta etxea, herriaren gaur egungo izenaren jatorria litzatekeena.

Ondoren, XV. mendean, Renteriola burdinola ireki zen eta lanean jardun zuen XVIII. mendera arte. Fanderia 1769an hasi zen lanean, garaiko miresmena sortuz, burdina urtzeaz gain, hainbat objektuen forjaketa bertan prestatzen zelako. Lantegia 1873an eraitsi zuten karlistek, gudaroste liberala armaz hornitu zuelako.

Gero, irin errota izan zen, eta 1954 urte arte Londaiz, Ubarrechena y Cía. egon zen; 1985 arte, berriz, La Fandería SA; eta, azkenik, Piensos Compuestos Orereta SAL 1996ko abuztuan itxi zen arte.

Badira Fanderian gertatutako zenbait gertakizun interesgarri, adibidez:

  • Fanderiako ur soberakina Fabrika Handira eta Papelerara bideratu ziren 1858an, urak oso garbiak zirenez, Linoko izarak eta oihalak garbitu ondoren, langileek gurdietan eramaten zituzten Fanderiako zelaietan zabaldu eta eguzkitan zuritzeko.
  • Dario Regoyos margolariak koadro bat margotu zuen 1899. urtean. Bertan, herriko gazte batzuk agertzen dira uretan Fanderiako Hariztitxo izeneko lekuan.
  • Urtero etortzen ziren zingaroek Fanderian kanpatzen zuten. 1908. urtean mutil bat jaio zen. Parrokian bataiatu zuten eta Juan Luis izena ipini zioten, itzultaile lanak egin zituzten Luisa Lucila Mendarteri eta Juan Serapio Rufo Mendarteri esker onez.
  • Fanderiako pilotalekua 2004ko otsailaren 14an inauguratu zen.

 Auzoko festak ekainaren amaieran izaten dira.

 

Toponimoa: Fanderia

Izenburua Sarrera
Txirrita

Bertsolariak ezaguna egin zuen baserria

Gaztaņedo

Sorgina erratz gainean

Sorginzulo

Izenez aldatu zen auzoa

Gabirierrota

Burdinola, errota, baserria eta, azkenik, auzoa.

Alaberga

Linea elektrikoa izan zuen lehen baserria.

Agustinak

Moja Agustindarrak auzoko lehen populatzaileak.

Beraun

Arditurriko berunaren hustutokia.

Galtzaraborda

Donostiarako bidean, erromatar galtzadan barrena.

BILATZAILEA

AZTERLANA

MAPAK PDF-N

IKUSI

Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?

Izen zerrenda

Ideiarik ez zaizu faltako!