BA AL ZENEKIEN? > Galtzaraborda

Donostiarako bidean, erromatar galtzadan barrena. Galtzaraborda hitzak, erromatar galtzadaren ondoan zegoen baserria adierazten du. Baserri haren lurretan eraiki zen auzoa, eta handik hartu zuen izena.

 

Antzina, Donostiara joateko bidea ez zen gaur egun ezagutzen duguna. Erromatar galtzada hori, Errebaleko atetik abiatu, kaiaren ondotik pasa, Madalena kaletik Pontikara iritsi eta Galtzaraborda zeharkatuz Donostiako Atotxa pasealekura iristen zen bidearekin bat egiten zuen.

 

XIX. mendearen erdialdean sortutako lantegiek komunikabideak egokitzea eskatu zuten. Horrela, 1846. urtean, Andoain, Pasaia, Errenteria eta Uranzu-Irun herriak lotzen zituen errepidea ireki zuten.

 

Behealdeko lur lauak beteta, etxegintza enpresak mendian gora hasi ziren lur merkeen bila. Hala, 1959an, Galtzarabordako Plan Partziala onetsi zen, zenbait azpipoligono edo sektore jasoz. Gerora egin ziren eguneraketek aldatu egin zuten hastapeneko Plan Partziala, betiere etxebizitza kopurua gehituz. Galtzaraborda baserria gainditu egin zuten etxe dorreek, eta azkenean lurrera bota zuten.

 

Galtzaraborda baserri bat izatetik, 2.400 etxebizitza izatera iritsi zen. Auzoko festak Sanjoanetan izaten dira.

Toponimoa: GaltzarabordaGaltzaraborda

Izenburua Sarrera
Txirrita

Bertsolariak ezaguna egin zuen baserria

Gaztaņedo

Sorgina erratz gainean

Sorginzulo

Izenez aldatu zen auzoa

Fanderia

Fanderiako pentsuak ez merkeenak, bai onenak!

Gabirierrota

Burdinola, errota, baserria eta, azkenik, auzoa.

Alaberga

Linea elektrikoa izan zuen lehen baserria.

Agustinak

Moja Agustindarrak auzoko lehen populatzaileak.

Beraun

Arditurriko berunaren hustutokia.

BILATZAILEA

AZTERLANA

MAPAK PDF-N

IKUSI

Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?

Izen zerrenda

Ideiarik ez zaizu faltako!