Altzibuztana
Mota: Parajea, ingurua
Oharrak: Errenteriako udal artxiboan dauden dokumentuetan Altzi izenari buruzko erreferentzia asko topatu dira, baina kontuan izan behar dugu Oiartzungo Bailara eta Irun arteko mugan dauden hainbat baserriren izenean ageri dela Altzi. Kasu honetan, beraz, baserri horietatik gertukoa izan daitekeela uste dezakegu, baina dokumentuan Villa Nueva (gaur egungo Errenteria) ageri da, eta beraz, bi udalerrien arteko mugako parajeren bat izan daiteke. Dena den, dokumentua oso antzinakoa da eta baliteke toponimo hori dagoeneko desagertua izatea.
Ahozkoa: X
Kokatua: Egiaztatu gabe
historikoa
URTEA | ERA | AZALPENA | ITURRIA |
1470 | Alçibustana | E el dicho lugar llamado Alçibustana, para las dichas Villa Nueva e tierra d'Oyarçun. | AME C/5/II/2/1 |