AZALPEN TESTUA
Errenteriako toponimiari buruzko web gune hau egiterakoan ez gara zerotik abiatu. 2003 urtean “Toponimia de Errenteria” izeneko lana argitaratu zen, Imanol Goikoetxearen zuzendaritzapean egindako talde-lan itzel honek zehaztasun handiz jasotzen ditu gure lekurik kuttunenak izendatzeko erabiltzen ditugun izenak.
Web orri hau egitean Errenteriako Udalaren asmoa izan da gure esku dagoen informazio guztia herritarrari hurbiltzea, era arin eta errazean erabiltzeko moduan jartzea, alegia. Gainera, uste dugu oso tresna erabilkorra izan daitekeela herriko gazteen hezkuntzarako, herria hobeto ezagutzeko parada emango baitie.