BA AL ZENEKIEN? > Agustinak
Agustinak auzoak edo Agustinetako auzoak bertan den Moja Agustindarren komentutik hartu du izena.
Hirutasunaren komentua 1543. urtean eraiki zen. Hiru asteasuar izan ziren, Catalina, Barbara eta Mari Juan agustinak, hura sortu zutenak. Bekaizkeria eta prozedura arazoak medio, Udala horren aurka azaldu zen, haren sorrerak ez baitzuen udal agintarien baimenik. Udala orduan auzitan sartu zen monasterioa eraistea lortzeko asmoz, eta komentuaren aurka jardun zuen 1604. urtera arte iraun zuen auzi luzean.
Auzo honetan kokatu zen 1927. urtean herria urez hornitzeko lehen ur depositua, 1.500. 000 litro ur gordetzen zituena. Beranduago, 1953an, Agustinetatik Zamalbidera doan errepidea zabaldu zen. Auzoko lehen etxeak egiteko baimena 1967an eman zuen Udalak.
Auzoko festak abuztuaren amaieran izaten dira, San Agustinetan, hain zuzen
Toponimoa: Agustinak, Agustinetako auzoa (cast. Agustinas, Barrio de las)
Izenburua | Sarrera |
Txirrita | Bertsolariak ezaguna egin zuen baserria |
GaztaƱedo | Sorgina erratz gainean |
Sorginzulo | Izenez aldatu zen auzoa |
Fanderia | Fanderiako pentsuak ez merkeenak, bai onenak! |
Gabirierrota | Burdinola, errota, baserria eta, azkenik, auzoa. |
Alaberga | Linea elektrikoa izan zuen lehen baserria. |
Beraun | Arditurriko berunaren hustutokia. |
Galtzaraborda | Donostiarako bidean, erromatar galtzadan barrena. |