Legarralde (**)

Mota: Ibaia

Oharrak: XV. mendeko dokumentuetan adierazten denez Regarralda (Legarralde) ibaia da Añarberaino igotzen dena, Gorçeta (Goizueta) ibaiarekin bat egin eta Yrumea (Urumea) osatuz. Aipatu behar da Goizuetan ibaiari ez zaiola Urumea deitu, Errekaundi baizik. Modu berean, Abaño inguruan ere Urumea izena modernoa dela dirudi, ahozko forma "Goizuetaldeko errioa" baita. XV. mendeko dokumentuaren arabera argi dago Urumea ibaia Legarralde edo Añarbe errekak eta Goizueta ibaiak bat egitean sortzen zela. Edozelan ere, gaur egun Urumea ibaia Donostia-San Sebastianen itsasoratzen denetik Ezkurrako gainaldean sortzen den artekoa dela finkatu da.

Ahozkoa: X

Kokatua: Ez, Añarbe ibaiaren antzinako izenen bat izango da seguru asko

Kokapena kartografian: M6


historikoa

URTEA ERA AZALPENA ITURRIA
1495 Legarralde ... e commo sube el dicho rio de Lagarralde fasta Annarbe; e dende Annarbe ... AME C/5/II/1/1
1495 Regarralde ... e el rio de Regarralde e commo sube ... AME C/5/II/1/1
1713 Legaralde   ASE
1713 Legazalde ... que esta en el rio principal de Añarve que en lo antiguo llamaban Legazalde; y por ... AME C/5/II/2/6
1755 Legarralde   TA

Atzera

BILATZAILEA

AZTERLANA

MAPAK PDF-N

IKUSI

Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?

Izen zerrenda

Ideiarik ez zaizu faltako!