Orereta

Mota: Garai bateko terminoa, Errenteriako lehen biztanleak ezarri ziren lekuari izena ematen ziona. Gaur egun kale baten izenak gogorarazten digu toponimo hori.

Oharrak: Toponimo polemikoa, badirudi gero Villanueva de Oiarso izena hartu zuen jatorrizko establezimenduaren kokapenaren izena zela. Erabilera herrikoian azkar desagertu zen Orereta izena, baina dokumentuetan mantendu zen eta jakitunek eta ikertzaileek berreskuratu zuten. Duela urte batzuk udalerriari (garai hartan Rentería zen) Orereta izena berrezartzea komeni zen ala ez eztabaidatu zen. Toponomastikarekin ezer ikustekorik ez duten planteamenduak alde batera utzita, Orereta izena arkaismo edo kultismo moduan mantendu daiteke (adibidez Itzurun edo Easo, Donostia-San Sebastianen kasuan; edo Illuro, Mataró-ren kasuan). Euskaldunen hizkera herrikoian berehala asimilatu zen izen erromantzea, eta Villanueva formatik ez zen Hiriberri edo Iriberri formarik sortu; aitzitik, La Rentería forma Errenteria forman bilakatu zen, euskararen lege fonetiko oinarrizkoenen eraginez. Halako testigantzak topatuko ditugu hurbileko landa-lurretan ageri diren eta erro hori duten mikrotoponimoetan. Hirigune historikoan kale txiki batek Orereta izena mantendu du. Arrazoiak edozein direla ere norberaren usteengatik azken mendeetan ahoz erabili ez den euskarazko izen zaharrena berreskuratzea nahi izanez gero, jarduera linguistikoan planteatu beharko du baina hori ez da toponimiaren alorrean landuko den gaia. Irakurleak gai honi buruzko iritzi propioa sortzeko aukera izango du horri buruz argitaratu diren artikulu nagusienak kontsultatuz.

Ahozkoa: X

Kokatua: Bai

Kokapena kartografian: MU


historikoa

URTEA ERA AZALPENA ITURRIA
(Consúltese también la referente a Errenteria)"  
Orereta, la rentería de   GGH
Orereta, barrio marítimo de   GGH
1320 Orereta ... por bien toviesse de faser población de villa todos de so uno en una su tierra que disen Orereta ... AME B/1/1/3
1340 Ororeta ... avian acordado de poblar todos e uno e de se [çercar e faser villa] en un lugar que disen Ororeta ... AME B/1/1/7
1340 Orereta ... todos en uno fesiesen puebla de villa en el dicho lugar de Orereta, en que fuesen todos poblados ... AME B/1/1/7
1374 Orereta ... fesiesen puebla de villa en un lugar sive que dise Orereta e que le llamasen Villa Nueva de Oyarço ... AME B/1/1/9
1470 Orerateta ... que dis que se llama sel de Orerateta; e dende a un ... AME C/5/II/2/1
1490 Orereta ... que esta fundada en el lugar e campo de Orereta, que ... AME B/1/2/7
1495 Orareta ... sobre el sel de Orareta a un mojon que tiene una crus ... AME C/5/II/1/1
1635 Orereta El feñor Rey don Alonfo, en la Era de 1538 (...) hizo cercar, y poblar a la villa de Renteria, llamada entonces Orereta AME C/5/IV/3/9

Atzera

BILATZAILEA

AZTERLANA

MAPAK PDF-N

IKUSI

Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?

Izen zerrenda

Ideiarik ez zaizu faltako!