¿SABÍAS QUE...? > Gaztañedo
Gaztaño auzoak ere lur horietan zen baserritik hartu zuen izena. Izenak bi aldaera ditu: Gaztañedo eta Gaztaño.
Dokumentuen arabera, 1925ean Gaztañoko lurretako bizilagun bakarrak baserrikoak ziren, eta auzoaren lehen aipamena, berriz, 1937koa da.
Gaztañotik Arditurriko trena pasatzen zen, oraindik antzeman litezke tunelaren arrastoak auzoko sarreran.
Urte askotan ez da etxerik eraiki Gaztañon, auzotarren lanari esker neurri handi batean. Hala ere, azken urteetan, auzoaren sorreran proiektatutako parkea egin da azkenean eta etxeak eta errepide berriak eraikitzen ari dira. Gaztañoko festak ekainaren amaieran, San Juanetan izaten dira.
Erratz gainean doan sorginaren jaitsierak ematen die hasiera festei.
Topónimo: Gaztañedo
Título | Entrada |
Txirrita | Bertsolariak ezaguna egin zuen baserria |
Sorginzulo | Izenez aldatu zen auzoa |
Fanderia | Fanderiako pentsuak ez merkeenak, bai onenak! |
Gabirierrota | Burdinola, errota, baserria eta, azkenik, auzoa. |
Alaberga | Linea elektrikoa izan zuen lehen baserria. |
Agustinak | Moja Agustindarrak auzoko lehen populatzaileak. |
Beraun | Arditurriko berunaren hustutokia. |
Galtzaraborda | Donostiarako bidean, erromatar galtzadan barrena. |