¿SABÍAS QUE...? > Sorginzulo

Sorginzulo baserria izen beraz ezagutzen den ibarbidean zegoen, ibarbideak osatzen duen zuloa gogoraraziz, 1760ko plano batek erakusten duenez.

Gaur egun Kaputxinoetako auzoa deitzen dena eremu horretan eraikia da. Eraikuntza enpresak udalari eraikitzeko baimena eskatu zionean, 1947an, planoan “poblado” izena ipini zion, eta Kaputxinoetako gaina bere benetako tokian kokatu zuen.

Bide azpiegiturekin loturiko arrazoiak zirela medio, proiektua atzeratu behar izan zen, eta 1963ean eraikitzaileak bere eraikuntza proiektu berria aurkeztu zuenean, okerrez “Plan Parcial de Ordenacion Alto de Capuchinos” izena jarri zion.

Hasiera batean, gaur egun ikus dezakeguna bezalako 9 dorre eraikitzea aurreikusita zegoen. Hala ere, herritarrek bakarra eraikitzea lortu zuten. Hala, Sorginzulon proiektatutako 1.930 etxebizitzetatik 1.062 eraiki ziren.

Bestalde, Arditurriko trenak zituen hiru tuneletako bat zen Sorginzulokoa; luzeena, hain zuzen, 220 metro baitzituen. Tunel horrek Alaberga auzoa saihesten zuen, eta Kaputxinoetako auzoko bihurguneko aparkalekuan zuen irteera, 19. dorrearen parean.

Auzoko festak ekainean izaten dira.

Topónimo: Sorginzulo

Título Entrada
Txirrita

Bertsolariak ezaguna egin zuen baserria

Gaztañedo

Sorgina erratz gainean

Fanderia

Fanderiako pentsuak ez merkeenak, bai onenak!

Gabirierrota

Burdinola, errota, baserria eta, azkenik, auzoa.

Alaberga

Linea elektrikoa izan zuen lehen baserria.

Agustinak

Moja Agustindarrak auzoko lehen populatzaileak.

Beraun

Arditurriko berunaren hustutokia.

Galtzaraborda

Donostiarako bidean, erromatar galtzadan barrena.

BUSCADOR

ESTUDIO

MAPAS en PDF

VER

¿Necesitas ponerle nombre a tu casa o negocio?

Lista de nombres

¡No te faltarán ideas!