¿SABÍAS QUE...? > Alaberga
Gaur egun auzo izen gisa ezagutzen badugu ere, lur horietan zegoen baserriaren izena da.
Izenaren bi aldaera ezagutzen dira: nekazal giroko jendearen ahozko lekukotzek lehen Alabarga zela diote, baina etxe berriak egin direnetik Alaberga esaten zaiola. Izenaren jatorriari buruz, etimologikoki Alabarga labarga-tik eratorriko litzateke, mendian edo kostan dagoen haitz ertz luze eta malkartsua, alegia.
Beste zenbaiten arabera, herriaren hiru laurdenak badia ziren garaian, bela zuten itsasuntzi handiek hainbat maniobra egin behar izaten zituzten. Horretarako, kapitainek “a las vergas” agindua emango lukete, eta hor legoke izenaren jatorria.
Alaberga baserria linea elektrikoa izan zuen lehen baserria izan zen, 1910ean hain zuzen.
Zumardia eta Alaberga elkartzen dituen errepidea, berriz, 1915. urtean zabaldu zen. Bestalde, auzoa, 1952. urtean hasi zen eraikitzen.
Alabergan, Biteri kaleko hasieran, kiosko txiki bat zegoen. Bertan, beren produktuak saltzera etortzen zirenei udal zergak kobratzen zitzaizkien.
Alabergako jaiak, ekainaren erdialdean ospatzen dira.
Topónimo: Alaberga
Título | Entrada |
Txirrita | Bertsolariak ezaguna egin zuen baserria |
Gaztañedo | Sorgina erratz gainean |
Sorginzulo | Izenez aldatu zen auzoa |
Fanderia | Fanderiako pentsuak ez merkeenak, bai onenak! |
Gabirierrota | Burdinola, errota, baserria eta, azkenik, auzoa. |
Agustinak | Moja Agustindarrak auzoko lehen populatzaileak. |
Beraun | Arditurriko berunaren hustutokia. |
Galtzaraborda | Donostiarako bidean, erromatar galtzadan barrena. |