Añarrea
Mota: Baserria
Oharrak: Añarrezarra terminoa XIX. mendearen erdi aldetik aurrera agertu zenez, argi dago data horren inguruan Añarrea berri bat (Añarreberri) eraiki zutela. Hortaz, biak bereizi beharko dira. Honi buruz hainbat ohar azpimarratu behar da. Lehenik, uste da handik hurbil dagoen Lekunberri baserriaren izena Añarreberri izenaren sinonimo dela. Eta hori ez da egia, izan ere, Lekunberri izena oso antzinatik dokumentatuta baitago, eta beraz, hipotesi hori egiazkoa izango balitz Añarrezarra izena ere XIX. mendea baino lehenagoko dokumentuetan agertu beharko litzateke. Bigarrenik, kontuan hartu beharrekoa da handik distantzia gutxira, Oiartzungo mugapean, Añarreberri izeneko baserria dagoela. Eta hau guztia are gehiago konplikatzen da Añarreberri-ri buruzko dokumentazioa aztertzean, etxe hori Errenterian kokatuta dagoela baitiote. Nahaspila honen azalpena izan daiteke Añarreberri baserria Oiartzungoa izanik ere, Errenteriako mugatik oso gertu kokatuta dagoenez, modu okerrean baserria azken udalerrian kokatu izana. Edozelan ere, eta Añarrea baserriari buruzkoetara itzulita, formarik egokientzat horixe bera hartu da, Añarrea, amaieran -a duela. Ez da beharrezkoa hortik eratorritako Añarrezarra forma hartzea, ez baitago nahasteko modurik: izen bereko baserri bakarra dago Errenterian, eta Oiartzungo Añarreberri beti izango da Añarreberri.
Ahozkoa: Añarre
Kokatua: Bai
Kokapena kartografian:
E5
historikoa
URTEA | ERA | AZALPENA | ITURRIA |
Añarrea | JCM | ||
1618 | Añarre, calzada y camino de | AME B/6/1/2 | |
1713 | Añarrea | ... al de la questa o prado de la cassa llamada Añarrea; y por ... | AME C/5/II/2/6 |
1714 | Añarrea | desde este dcho moxon á otros dos que se hallan en la Huerta de la casseria de Añarrea | AME C/5/III/5/2 |
1729 | Anarrea | ASE | |
1738 | Añarrea | que los que asi cortaban alecho en jurisdiccion del Valle eran los Ynquilinos de las Casas de Ollo, Ichecho, Añarve, Esconsarri, Añarrea, las dos Maringarates, Arragüa, Lopenea y la Borda de Oyarzával | AME C/5/II/8/2 |
1794 | Añarrea (Partido de la Borda) | AME A/1/113 | |
1795-1926 | Añarrena | AME B/6/1/4 | |
1800 aprox | Añarrea | Inquilino de la Caseria de Añarrea | AME C/5/V/4/1 |
1808 | Añarrea | JIJCO | |
1819 | Añarrea | AME C/7/II/1/1 | |
1826 | Añarrea | AME B/4/I/1/1 | |
1826 | Añarrea | AME B/4/I/1/1 | |
1857 | Añarrezarra (Añarrezar) | NOM | |
1859 | Añarrezarra | AME B/4/III/1 | |
1859 | Anarrenarra | AME B/4/III/1 | |
1859 | Añarrea | AME B/4/III/1 | |
1869 | Añarré-zar | NOM | |
1870 | Añarre-zarra | AME B/4/III/1 | |
1871 | Añarre | AME B/4/III/1 | |
1882 | Añarrezarra | AME B/4/III/1 | |
19.. | Añarre-zarra | AME B/4/VI/3/11 | |
1909 | Añarre-zarra | RGR | |
1920 | Añarre | AME C/7/II/6/1 | |
1928 | Añarre | AME C/7/II/6/1 | |
1932 | Añerre | AME B/5/III/2/4 | |
1933 | Añarre-zarra | AME B/4/VI/2/12 | |
1934 | Añarre-zarra | AME B/4/VI/2/13 | |
1934 | Añarre | AME B/6/4/14 | |
1935 | Añarre | AME C/5/V/12/1 | |
1939 | Añarre | AME B/6/6/15 | |
1939 | Añerre | AME B/6/6/15 | |
1942 | Añarre-zarra | AME B/4/III/4/6 | |
1945 | Añarra-zarra | AML | |
1949 | Añarre zar | AME B/6/9/3 | |
1990 | Añarre Zarra baserria | DEI | |
2001 | Añarre Zaharra, Caserío | GFALIZ |